ZER DA BLOGA?
- Gure egunkaria, edota gure bitakora modukoa.
BLOGAK ZER ESKAINTZEN DU?
- Interneten presentzia izatea.
- Gure berriak edota ekintzak zabaltzea eta jakinaraztea.
- Geure komunikazio-kanala izatea.
- Geure lana agerian jartzea.
ETA HONEK GUZTIAK… ZENBAT BALIO DU?
- Saregunen elkarteei teknologia berrien arloan babesa eta laguntza ematen dizkiegu, beraz gure lana doakoa da.Guretzat zuen parte-hartze eta inplikazioa ezinbestekoa da!Elkarteen arteko sareak sortzeko zuen konpromezua behar dugu, zuen berriak, ekintzak, proiektuak gurekin partekatuz.
4 URRATS BLOGA SORTZEKO
- Lehenengo harremanean zuen elkartea ezagutuko dugu, aurreko ideiak aurkeztuko ditugu eta agenda bat finkatuko dugu.
- Bigarren bileran, oinarrizko materiala ekarriko diguzue: logotipoa, aurkezpen-testuak, artikuluak, etabar…
- Egun batzuen ondoren, gure lehenengo proposamena aurkeztuko dizuegu. Zeuek baloratuko duzue, pixkanaka zuen bloga eratzeko.
- Zuen ekarpenak jasotzen ditugun neurrian, zuen gunea bukatuz joango gara.