Quiero un blog!

ZER DA BLOGA?

  • Gure egunkaria, edota gure bitakora modukoa.

BLOGAK ZER ESKAINTZEN DU?

  1. Interneten presentzia izatea.
  2. Gure berriak edota ekintzak zabaltzea eta jakinaraztea.
  3. Geure komunikazio-kanala izatea.
  4. Geure lana agerian jartzea.

ETA HONEK GUZTIAK… ZENBAT BALIO DU?

  • Saregunen elkarteei teknologia berrien arloan babesa eta laguntza ematen dizkiegu, beraz gure lana doakoa da.Guretzat zuen parte-hartze eta inplikazioa ezinbestekoa da!Elkarteen arteko sareak sortzeko zuen konpromezua behar dugu, zuen berriak, ekintzak, proiektuak gurekin partekatuz.

4 URRATS BLOGA SORTZEKO

  1. Lehenengo harremanean zuen elkartea ezagutuko dugu, aurreko ideiak aurkeztuko ditugu eta agenda bat finkatuko dugu.
  2. Bigarren bileran, oinarrizko materiala ekarriko diguzue: logotipoa, aurkezpen-testuak, artikuluak, etabar…
  3. Egun batzuen ondoren, gure lehenengo proposamena aurkeztuko dizuegu. Zeuek baloratuko duzue, pixkanaka zuen bloga eratzeko.
  4. Zuen ekarpenak jasotzen ditugun neurrian, zuen gunea bukatuz joango gara.